XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Baina, zein detektibe?

Ez edozein, gero!

Hemen, bakarrik MARKOS jaunak egiten dau lana, eta zelan egin be!

MARKOS jauna herriko eta bertatik kanpoko detektibe onena dozu.

Benetan dinotsut; ez da propaganda hutsa eta hori, neuk, bere idazkari, laguntzaile eta lagun min nazan honek baino hobeto inork ez daki.

Hara, entzun, entzun ondo!

Urtean berrogei emazte, etxetik ihes egindakoak, etxera bihurtzen ditu.

Hirurogei ume, ostutakoak, euren gurasoengana itzuli.

Parkeetan galdutako larogei bat aguretxo, euren semeengana.

Ehun gizonentzako beste hainbeste neskatila, aproposak, bilatzen ditu.

Eta ez dago beste edozelako arazorik be harek konponduko ez leukenik.

- Nik, neure izena jakitea baino ez dot nahi.

- Baina, baina... huskeri horigaitik zatoz MARKOS jauna nekaraztera?

Ez zara lotsatu be egiten?

Haur galdua bazina; zure senarra nondik nora dabilen jakin nahi bazendu, edo barri bat bilatu... baina, baina, zure izena itauntzen etorri...

Zoaz bataiatu zinduezan elizara, edo auzitegira, eta bertan esango deutsue.

- Baina, ni jentilen jatorrikoa naz eta nire izena ez dago inon be idatzita.

- Kontxo, kontxo! Hauxe gauza arraroa.